miércoles, 14 de septiembre de 2016

Espektatibak

Kaixo jarraitzaile maiteok!!!

Gu Sagar Berdeen taldea gara, Mikel Guindulain, Eider Urresti, Xabi Etxezarreta, Maider Ugarteburu eta Josu Horrillo blogerrek osatutako taldea. Blog honetan, dramatizazioko minorraren inguruko nondik norakoak azalduko dizkizuegu artikuluak, orrialdeak, ideiak... gehituz. Honez gain, gure espektatibak, hausnarketak eta iritziak ere plazaratuko ditugu.

Minorra hasterako garaian, zenbait espektatibekin etorri gara. Espektatiba hauen artean, esan dezakegu gure adierazpenerako gaitasuna handitzea espero dugula. Honekin loturik, jendearen aurrean aritzeko eta lotsa kentzeko minor hau baliabide bikaina dela uste dugu. Honez gain, antzerkia hezkuntzan eta konkretuki ikasgelan nola sartu dezakegun ikastea espero dugu. Izan ere, gaur egun antzerkiak ez dauka eduki beharko lukeen garrantzia eta hau azaleraztea ezinbestekotzat jotzen dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario