jueves, 16 de febrero de 2017

KunArte

Kaixo guztio:


KUNARTE:
Duela gutxi, Kunartera egin genuen irteera interesgarriaren inguruan hitz egingo dizuegu. Denbora pasa da azken irteera interesgarri bat burutu genuenetik, eta oraingoan Gasteizko Abetxuko auzoan dagoen kunartera joan ginen.
Bertan, Kiribil antzerki taldeko zuzendariarekin hizketaldi bat izateko aukera izan genuen, beraiek egiten zutenaren inguruan eta jarraian ikusi behar genuenaren inguruan hitz egin genuen.
Beheko pisuan antzerkia ikusi genuen, ikasleez gain haur hezkuntzako haur batzuk ere egon ziren eta honek are eta interesgarriagoa bihurtu zuen antzerkia, hauen erreakzioak behatzeko aukera izan genuelako.
Antzerkia amaitzean zuzendariak aktoreei egindako zuzenketak entzun eta galderak egiteko aukera izan genuen. Oso interesgarria izan zen zuzenketak entzuteko aukera izatea, honetatik asko ikasteko aukera baitago.
Amaitzeko, erlaxazio eta dramatizazio ariketak egin genituen, honekin lotsak alde batera utzi eta barruan genuena kanporatzeko aukera izanik.
Taldearentzako oso esperientzia aberasgarria izan zen, azken finean gure antzezlanerako oso lagungarria delako profesionalekin zuzenean hitz egin eta ikasteko aukera izatea.



Sarrera berri honetan, KunArteko taldearekin batera egin genuen jarduera edo tailerraren inguruko hainbat argazki azalduko dizkizuegu.


Oso egun berezia eta horrekin batera erabilgarria izan zen guretzat. Alde batetik, talde honen lana egiteko modua ikusi ahal izan genuen eta haietaz asko ikasi. Beste alde batetik, dramatizatzeko aukera izan genuen, honako jarduera hauekin, lotsa kentzeko edota gure irudime lantzeko ariketak eginez.



No hay comentarios:

Publicar un comentario