miércoles, 26 de octubre de 2016

Javier Abad

Kaixo sagarberdibers!

Sarrera honetan Javier Abadek "Arquitecturas efimeras de juego: lugares para la vida en relacion" bideoan azaldutakoa kontatuko dizuegu modu labur batean. Bideo honetan, berak jolasarekin izandako esperientzia kontatzen digu. Horrez gain, haurrek sormena dutela esaten digu eta sormen hau jokoen bidez islatzen dute; horregatik, umeek  jolastea beharrezkoa dutela adierazten digu. Irakaslearen lana beraz, haurrei jolasteko espazioak eta baliabideak eskaintzea da.

Gainera, bideoan artelan dinamikoak sortzen ditu eta horrela, haurrek artelan hauekin jolastu, esperimentatu... dezakete. Honen bidez, umeen eta nagusien arteko harremanak sustatzeko espazioak sortzen ditu. Izan ere, gure arteko dibertsitatearekin lan egitea zaila den arren, jolasean denak berdinak gara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario