miércoles, 26 de octubre de 2016

Kalera ateratzearen dinamikaren hausnarketa



Kaixo jarraitzaileok!!
Gaurkoan gelako errutinatik zeharo irteten den errutina bat burutzeko aukera izan dugu. Lan modularrerako aukeratu dugun beldurra gaiaren inguruan bideo ezberdinak grabatu beharko ditugu dokumental moduko bat egiteko. Honetarako, kalera irten gara eta beldurra eragin dezaketen egoerei argazkiak atera eta kalean aurkitutako hainbat pertsonei beldurra zerk sortzen zien galdetu genien.
Ondoren lan honek taldean eragin dituen oztopo zein alde onen inguruan bakoitzak bere ikuspuntua eman ostean, prozesuaren inguruan eztabaidatu eta hausnartzeko denbora izan dugu.


Diskurtsoa
·         Pentsatzen duguna praktikan jartzea ez da erreza
·         Oztopoei haserrea gehituz gero parte hartzerik ez izatea lortzen da
·         Irakasle gisa proposamenak egiteko garrantzitsua da bizitzea eta esperimentatzea.
·         Talde lanean antolatu behar gara eta honetarako espazioa, funtzioak egoki banatu, helburuak eta eginbeharrak zehaztu behar dira.
·         Ez genuenean lortu nahi genuena hitz egin eta alternatibak planteatu ditugu.
Emozioak
·         Ezjakintasunak beldurra eta intseguritatea sortu.
·         Lotsa.
·         Amorrua, frustrazioa.
·         Poza.
·         Ardura.

No hay comentarios:

Publicar un comentario