jueves, 6 de octubre de 2016

Beldurraren inguruko dokumentala

Kaixo jarraitzaileok!
Sarrera honetan, klasean izandako dinamika ezberdin bat azaldu nahi duugu. Izan ere, ariketa honekin gure antzerkira begira taldean nola funtzionatzen dugun ikustea lortu dugu eta horrez gain, antzerkirako baliabideak aurkitu ditugu. Dinamika honen ostean, garrantzitsua iruditzen zaigu honen inguruan izandako hausnarketa eta horretarako, zenbait galdera erantzun ditugu.
Zer gertatu da?
Klasetik ateratzean ez genekien zehazki nola irudikatu gure gaia, horregatik, ingurua behatzen hasi ginen, gure lanarekin zerikusia duten gauzak, hau da, hainbat gauza beldurgarri bilatzen saiatuz. Eraginkortasun gutxiko izan zen gure lehen ahalegina. Horregatik, esertzea pentsatu genuen eta guztien artean zer egingo genuen erabakitzen hasi ginen, “Brainstorming” bat martxan jarriz. Bertan, hainbat ideia sortu ziren, nahiz eta gure arazorik esanguratsuena, egun argitsua zelarik. Hau horrela izanik, beldurgarriak izan daitezkeen argazkiak ateratzen hasi ginen, etxebizitzak, armiarmak, zeru lainotua, leku ilunak… hori egin ondoren, gure galeria oso motza zen eta hainbat bideo grabatzea bururatu zitzaigun. Bideo horietan, hainbat pertsona filmatu izan genituen, bakoitzak haien beldurrak zeintzuk ziren kontatzen zigutelarik.
Nola antolatu zarete?
Hasieran, taldeko denen artean erabaki genuen zer egin nahi genuen eta eztabaida horretatik abiatuz gure taldea txikia denez argazkiak ateratzea denak batera joan ginen. Bakoitzak bere mugikorra zuelarik, bakoitzari beldurra ematen ziguten gauzei argazkiak ateratzen joan ginen. Argazkia atera ondoren, argazki horren funtzionaltasunaz aritzen ginen denen artean gure antzerkira bideratuz.
Zein emozio mugitu dira?
Hasieran motibaturik aurkitu ginen jarduera ezberdin bat baitzen non errutinatik ateratzen ginen. Hala ere, kalera ateratzerakoan eta burutu behar genuen lanaren inguruan hausnartzerakoan aurrean genituen zailtasunez ohartu ginen. Horrek, gure motibazio eza ekarri zuen eta horrekin batera, gure sormena garatzeko aukera horrekin alaitasuna eta barreak atera ziren.
Nola lortu duzue? Zer izan da garrantzitsua?
Klasetik ateratzean, ideia batzuk genituen baina hauek praktikan jartzean galdurik ginela konturatu ginen. Hau ikusirik, garrantzitsua izan zen egin genuen brain stormin-a.
Nola ebatzi dituzue zailtasunak? Zer behar dugu?

Aurkitutako zailtasunei aurre egiteko, talde baten moduan pentsatzen hasi ginen eta hori kontuan izanik eduki genuen planifikazio gaitasuna ezinbestekoa izan zen. Horrez gain, kalean zegoen argitasun hori handickap bat izan zen eta arazo hau dela, photoshopa eta mugikorraren efektuak beharrezkoak izan zitzaizkigun. Taldekide bakoitzaren inplikazioa ere ezinbestekoa izango dugu, non kolaborazioa bultzatuko den, kontsentsu batera heldu eta bakoitzari rol bat emango zaion.

No hay comentarios:

Publicar un comentario