miércoles, 19 de octubre de 2016

Antzezlanak aztertzen



Kaixo Sagarberdibers!!
Hemen gaituzue berriro ere, sarrera berri bat eskeintzen. Sarrera honetan, aurreko klase teorikoan landutako hainbat kontzeptu eta ideia azalduko dizkizuegu. Saio honetarako, pertsona bakoitzak antzezlan lan bat ikusi behar zuen eta gainera honen inguruko galderak erantzun behar zituen.
Galdera hauetan, antzezlanari buruzko hainbat alderdi jorratzen ziren, batik bat, eszenografiaren inguruko datuak, efektu berezien ingurukoak, lengoaiaren ingurukoak bai hitzezkoak zein ez hitzezkoak eta horretaz gain, pertsonaien inguruko galderak; alderdi psikologikoak, jarrrerak, haien janzkera...

A STORY OF A CHILD AND A PENGUIN:
Antzezlan honetan, umearen amets batean gertatutakoa kontatzen dute, bertan antzezlan guztian zehar eszenatoki berdina erabiltzen delarik. Nabarmendu dezakegun ideia da, erabiltzen dituzten koloreekin modu desberdinetan jolasten dutela, hainbat konstraste sortzen dituztelarik. Pertsonaiek ez dute hitz egiten antzezlan guztian zehar, beraz erabiltzen dituzten keinuak garrantzia handia izaten dute. Haurrak obra guztian zehar egundoko izaeraren aldaketa izaten du, hasieran konfiantza eza erakusten du pinguinoarekiko baino gertutasuna eta segurtasuna erakusten dionean, pinguinoari laguntzeko prest agertzen da. Narratzaileak haur ahotsa erabiltzen du, haurrentzat erakargarriagoa eta gertuagoa egiteko, hau da, honekin haien burua plasmatzeko. Musika ez dute askotan erabiltzen nahiz eta erabiltzen duten unetan oso esanguratsua izaten da, esanahai asko du eta. Nahiko irudi estereotipatuak erabiltzen dituzte, etxea, arrainak, izarrak irudikatzen dituzten moduagatik. 


OTTO: Musikal baten antzerako obra da, ikuslearekin harreman handia sortzen dena bertan. Kanta errepikakorrak erabiltzen dira ikuslearen parte hartzea sustatzeko eta haiek erantzukizun handiagoa izateko obraren barnean. Obra honen helburu nagusiak, ikuslearekin konektatzea eta entretenitzea izango lirateke.




ABBRACCI: 
Emozioen gaia lantzen duten obra da. Haurrek haien sentimenduak adierazteko modu desberdinak ikasi ditzakete antzezlan honetaz baliatuz. Eszenatokian zentratzen bagara, oso sinplea da. banbu makilez egituratua dagoelarik eta atrezzoa oso minimalista du. Beste alde batetik, gorputz adierazpena oso landua dute aktoreek eta musikari garrantzi handia ematen diote, honetaz baliatuz aldaketak egiten dituzte. Estereotipoak obra guztian zehar nagusiak dira, generoaren ingurukoak gehienbat, arropak (neskek gona eta mutilek prakak), izenak (A mutila eta B neska), haien arteko elkartea prestatzen dutenean (neskak ezpainak margotzen ditu).




2 jarraitzaile izatera iristen garenean, sarrera sorpresa berri bat igoko dugu, non gure taldekideen argazki bat egongo den atxikituta. ESKERRIK ASKO abentura hau posible egiteagatik. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario