miércoles, 26 de octubre de 2016

Sorkuntza prozesuaren inguruko bideoen azalpena



Kaixo jarraitzaileok!
Oraingo honetan aurreko klase teorikoan ikusi genituen bideo batzuen inguruan hitz egingo dugu. Hauetako bideo batean, Marc Cerfontaine azaltzen da hitz egiten eta antzezlan bat sortzeko prozesua modu orokor batean azaldu zigun. Bideo honetako ideia garrantzitsuena sorkuntza prozesuan ideiak beste leku batzuetan ikusi eta geure egitea da. Hau da, ideia batzuk hartu eta filtro batzuen bidez haurrei bideratuko diegu antzezlana.
Beste bideo batean, Teatro Paraisoko Pilar Lopez azaltzen da ikasle batzuekin eta bertan, sormena, elkarlana eta mundu ikuskera berri bat azaltzen digu. Horretarako, Pilarrek gelako paretetan orriak jarri eta hauen gainean bideo bat proiektatzen du. Bideoa jarrita dagoen bitartean ikasleek margotu egiten dute paperaren gainean. Lan honekin Pilarrek haurren eta artearen arteko bitartekariak garela azaltzen digu. Horrez gain, irakasle bezala artearekiko dugun beldurra uxatu behar dugula esaten digu. Azkenik, esan jarduera hau gure emozio eta sentimenduekin bat egiteko balio duela.

Sormena hezkuntzaren oinarria izan beharko luke eta hau aldarrikatzea ezinbestekoa da. Praktiketan ikusi ahal izan dugunez haurren sormena inkontzienteki mozten dela hezkuntzan eta zerbait burutzeko bide zuzena eman ezean asko kostatzen zaie bide hori bakoitzak bere erara sortzea. Honek etorkizunean ere eragina baitu, urteak aurrera joan ahala gure sormen gaitasuna txikiagoa baita. Gure ustetan honi irtenbidea bilatu behar zaio, haurrak bere kabuz esperimentatuz ikas dezan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario