jueves, 16 de febrero de 2017

Dokumentazioa

DOKUMENTAZIOA:
Kunarteko irteeraz hitz egiten egon ginen gelan eta ondorioz dokumentazioaren inguruan hitz egiten amaitu genuen. Alde batetik irakasleak zihoena zegoen eta bestalde ikasle batzuk ziotena.
Irakaslearen esanetan dokumentatzea beharrezkoa da joaten garen edozein tokitan gertatu dena eta ikasi dugun hura nonbaiten gordeta izatearren. Taldearen izenean pentsatzen dugu hori ondo dagoela eta oso aberasgarria dela etorkizunean birgogoratu ahal izateko.
Bestalde beste egoera bat topatu genuen, guk irteerak edota edozein hitzaldi izan dugunetan zuzenean eskatu digute hura dokumentatzeko ondoren lan bat egin behar dugulako. Horregatik kunartera irteera egin genuenean lanik egin behar ez zela jakitean mobilak alde batera utzi genituen eta bertan gertatzen zen guztiaz zuzenean disfrutatzeko aukera izan genuen.
Hizketaldi honek aratago hausnartzeko eman digu. Orain arte ohitu gaituzte irteeretaz disfrutatu ordez jarraian lan bat egin behar izatearen ondorioz apunteak etengabe hartzen egon behar izatera. Bestalde lanik egin behar ez dela jakitean zuzenean beste modu batera hartzen ditugu irteerak, disfrutatzeko eta ondo pasatzeko helburuarekin. Baina horrela egitean ikusitakoaren inguruan ez dugu argazkirik izaten eta denborarekin ahazten zaigu.
                Ondorioz, dokumentazioaren garrantziaz ohartu gara. Etorkizunean bizitakoa birgogoratzeko aukera ematen digulako eta ondorioz txikitatik bultzatu beharko litzatekeen zerbait dela pentsatzen dugu, lan gutxiago eta burutzen ditugun ekintzetaz disfrutatzeko aukera emanez.


No hay comentarios:

Publicar un comentario