domingo, 12 de marzo de 2017


Agur!

Lau urtez, magisteritza eskolan egon gara eta azkenean, prozesu hau amaitzear dagoela dirudi. Horregatik lagunok, blog honen azken sarrerari ekiten diogu. Urte zoriontsuak izan direla aitortuz, inoiz ahaztuko ez ditugunak. Esperientzia ahaztezinak bizi izan ditugu eta ezagutu dugun jendea ez dugu inoiz ahaztuko.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiogu irakasle taldeari, prozesuan zehar  laguntza eskaintzen egoteagatik eta egin duten esfortzuagatik. Hezkuntza prozesu aberastu egin digutelako eta gure ikuspegia lantzen lagundu digutelako. Azken finean gu kontuan hartu gaituztelako.

Mila esker guztioi, zuei esker bidea ahaztezina izan da!

https://drive.google.com/file/d/0B2o3ddl_zOyscXhUMDZ4UGtsejQ/view?usp=sharing
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario