jueves, 9 de febrero de 2017

Praktikaldia- espazio proposamena



Gaurkoan, praktikaldian egindako esku-hartze bati buruz hitz egin dugu. Haurrek esperimentazio bitartez ikasteko helburuarekin instalazio bat prestatu nien. Bertan, argazkian ikusten den bezala esferak zeuden; material, kolore eta tamaina ezberdinekoak. Bestalde, prisma zirkularrak (batzuk tapadunak, besta batzuk taparik gabe eta azkenak ez tapa eta ez oinarri gabe) ere zeuden  eta hauek ere material, kolore eta tamaina ezberdinekoak zirelarik. Formari helduz, instalazioak forma zirkularra izan zuen eta lanpara baten argi goxoz eta musika lasaiaz lagunduta egon zen (haurrak lasai egoteko helburuarekin).
Haurrei prestatutako gelara heltzean irribarre bat atera zitzaien, intriga handia zuten zer gertatuko zenaren inguruan edota egin beharrekoaren inguruan. Instalazioan libreki ibili ziren, eta egia esan oso ondo pasatu zuten.
Niretzako oso positiboa izan zen nik prestatutako zerbaitekin hain ondo pasatzen zutela ikustean eta pentsatuta bezain ondo irten zela ikustean.



Hausnarketari helduz, esan dezaket praktikaldi honetan hezitzaile moduan asko ikasteaz gain pertsona moduan ere asko ikasteko aukera izan  dudala. Oso aberasgarria izan da niretzako horrelako lan talde batean lan egitea. Tokia ere esan behar dut oso gogoko dudala, eskola eta herri txikia izanik haurrak kanpora irteteko aukera zabala dute eta honek edozein jarduerak askoz ere aberasgarriagoak bihurtzen ditu. Ingurunearekin esperimentatzeko aukera oso zabala izateaz gain, ikasten ari diren hori errealitatearekin lotzeko aukera zuzena izatean ikasketa prozesua asko errazten du.
Ondorioz alde guztietatik begiratuta pertsonalki niretzako oso esperientzia aberasgarria izan da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario