jueves, 9 de febrero de 2017

Argi Kutxa

Praktikak baliabide hau martxan jartzeko baliagarriak izan ditugu. Bi urteko gelan egin dugu hurrengo esku hartzea 1-2 urte zituzten haurrekin. Horregatik, haurrak hain txikiak zirenez, metodologia sinple bat aplikatu genuen, non, talde txikien bitartez, 3-4 ikasleek osatzen zituztenak, esperimentazioa landu genuen.
Esku hartzea burutu ahal izateko, behar izan dugun espazioa gela ilun bat izan da, bertan, gela erdian, argi kutxa zegoelarik. Argi kutxa, kartoiz sortu genuen kutxa bat da non, barruan argi bat daukan eta argi hori, kutxan egindako leiho batetik alde egiten duen. Beraz, argi hori erabili dugu esperimentazioa lantzeko, gardentasunak, konposizio ezberdin, itzalak eta abarren bitartez.  
Ebaluazioa parte hartzearen araberakoa izan zen, umeen inplikazioa bilatzen baikenuen. Ondorioz, esan beharra dago, haurren parte hartzea oso ona izan zela, ezezagunaren aurrean motibatuta eta harrituta baitzeudelako, gainera, talde txikiak izanik errazagoa dugu beti jarduera bat aurrera eramatea.






Praktiketan jarritakoa ikusteko; Argi kutxa ariketak

No hay comentarios:

Publicar un comentario